Kaixo denoi!

lunes, 17 de septiembre de 2012

ONGI ETORRI!

Kaixo denoi!
Blog honetan, tituluak adierazten duen moduan, eskolan barrena arituko gara, hau da, hezkuntzaren inguruko kontuak izango dira blog honen izpide. Hezkuntzaren barruan, batez ere, naturari buruz hitz egingo dut. Gure mundu honek aurrera egin du eta gizakion bizimodua asko hobetu dela argi dago.

 Nahiz eta gizartea aurrerantz joan eta aspektu askotan gero eta hobeagoak garen, badirudi aspektu hauetako bat ahaztu dugula: natura babestu eta zaintzea hain zuzen ere. Mundua aurrerantz doan heinean, naturaren bizia eta kalitatea atzerantz doala dirudi. Zergaitik ez bi gauza hauek batera garatu? Hemen hezkuntzak eskua sartu beharra duela uste dut. Azken batean, hezkuntzak etorkizuneko gizakiak prestatu eta hezitzen ditu.

 Hortaz, oso garrantzitsua da, gaur egungo haurrei naturaren balioa helaraztea eta haiek barneratzea, etorkizunean, horren alde egin dezaten. Gutxi gora behera, hildo honetatik joango da nire Blog a! beste hainbat artikulu eta sarrerekin gai hau sakontzea izango da nire helburua.