Kaixo denoi!

lunes, 26 de noviembre de 2012

JARRERA ALDAKETA


Lehen Hezkuntzako ikasgeletan ondo landu beharreko gaia da natura nire ustez. Natura da gure mundu honen oinarria eta gu oinarri horri esker bizi gara nahiz eta batzutan hau ahaztu. 

Ikasgeketan, naturaren inguruko azalpen teorikoa emateaz gain, garrantzitsua da ere, naturaren inguruko ikuspegi postitibo eta gogoetarako ekimena bultzatzea ikasleen artean. Gero eta errespetu gutxiago diogu ondare eder honi eta hau onartezina da. Horregatik, egoera honen aurrean irakaslean papera oso garrantzistua da. Gure esku dago etorkizunenzko gizakiak heztea eta hori aprobetxatu behar dugu, ikasleen jarrera aldatzeko. Alde batetik natura errespetatu dezaten, hura zaindu dezaten eta horren inguruan gogoetak egin dezaten. Horiek izan beharko lirateke edozein irakasleek kontuan hartu beharreko hiru puntuak, ikasleei gai hau helaraztean. 


ENERGIA BERRIZTAGARRIA

Sarrera berri honetan, energiari buruz hitz egindo dut eta zehazki energia berriztagarrien inguruan arituko naiz hain zuzen ere. Lehendabizi energiaren definizioa emango dizuet: energia, metatu, garraiatu, aldatu, tranfesritu, kontserbatu, degradatu egin daitekeena da.

Badakigunez, energia ezinbesteko elemetua da gure bizitzetan eta gaur egun, energia iturririk gabe ezin izango ginen bizi. Iraganetik hona, asko aldatu da gure mundua eta gaur egun zorionez edota zoritxarrez, ezin gara horri barik bizi. Orain aztertuko dudan energia mota, energia berriztagarria da. Honi, energi-iturri garbiago eta merkeago berriei esaten zaie, hala nola: eolikoa, biomasa, eguzki energia, geotermikoa... etab. 

Honez gain, mundu honetako gauza guztiak bezala, energia berriztagarriak bere alde onak eta txarrak ditu. 

Abantailak:

- Energia garbia sortzen du.
- Ez du kutsatzen.
- Doakoa da.
 -Ez dira agortzen.
 - Autoktonoak dira.

Desabantailak:

- Azpiegitura asko behar dira.
- Azpiegitura horiek garestiak dira eta ez dute energia asko produzitzen. 


Ikusten da, energia berriztagarria aurrepauso handia izan dala energia produzitzerakoan. Energia ez- berriztagarriek ez bezala, hauek ez dute kutsatzen eta garbia da. Hala ere, energia berriztagarri lortzeko, esfortsu handia egin behar da batez ere azpiegiturak sortzerako orduan. Nahiz eta energia mota honek horrelako esfortsuak eskatu, nire ustez garrantzitsu da entitate publikoek dirua hemen inbertitzea eta energia mota hau bultzatzea. 



miércoles, 21 de noviembre de 2012

AZPIEGITURAK



Gaurkoan, gure munduaren eraldaketaren inguruan arituko naiz hizketan. Argi dago, mundua asko alatu dela eta aldatzen ari dela, hori frogatzeko iraganeko eta gaur eguneko argazkiak ikustea besterik ez dugu. Nire galdera hurrengoa da: hoberantz edo txarrerantz goaz?

Lehen:  





Orain:














Iraganean, basoak zeuden lekuetan, gaur egun eraikinak daude, mendiak zeuden tokietan, trenbideak daude, fauna eta flora ugaria zen tokietan gaur egun etxe horratzak daude... etab. Honelako adibide ugari jarri daiteke. Argi dago, gaur egungo gizartea, azpiegitura erraldoien gizartea dela. Estatu desberdinetako gobernuak izugarrizko dirutzak gastatzen dituzte   errepideak, trenbide erraldoiak, eraikinak.. etab. eraikitzen. Mundu osoa obretan dagoela dirudi eta une oro hautsa irentsi egiten dugu.
 
Azpiegiturez ari garenez, badago gaur egun Euskal Herrian, zer esan nahiko ematen ari den bat: AHT a hain zuzen ere, hau da, abiadura handiko trena. Gobernuaren hitzetan, tren hau mirari bat dela eta bizitza goitik behera aldatuko digun zerbait dela dirudi. Mesedez, ez ditzagun gauzak bere lekutik atera eta tren honen inguruko historia osoa kontatu beharra dago. AHT ak ez du natura kontuan hartu, eta ez du errespetatu. AHT ez da beste tren guztiak doazen trenbideetatik joango, berari egokitutako trenbideak egiten ari dira. Trenbide hauek mendietan barrena daude eta mendi asko desitxuratuaz nahiko ez eta mendi gehienak erditik zulatu dituzte tunelak egiteko, natura errespetatu gabe, gizarteak daukan gauzarik onena errespetatu gabe. Gainera, herritarrei ez digute gure iritzia ematen utzi proiketu honen aurrean.
 
Gai hauek, eskoletan landu beharrekoak direla uste dut. Umeei munduan horrelako proiektu txikitzaile asko daudela azaldu behar zaie eta beti ere alde guztiak emanez. Hau da, honelako gauzek ze alde on eta ze alde txar duten azalduz. Gure mundu polit honen inguruko hausnarketa bultzatu behar da ikasgeletan
 
 

miércoles, 7 de noviembre de 2012

Gure paisaiak!

Gaurko honetan, naturaren barnean dagoen elementu oso garrantzitsu bati buruz arituko naiz: paisaia. Gainera, gure Euskal Herri maitean, izaugarrizko pasaiez gozateko aukera dugu. Hau adierazteko, zer hobeto benetako irudiak ikustea baino. Orain aurkeztuko dizuedan bideoan agertzen dire irdiak, Nafarroatik, Lapurditik, Behe Nafarroatik eta Zuberoatik hartutako paisai eta leku ezberdinen irudi errealak dira.