Kaixo denoi!

miércoles, 21 de noviembre de 2012

AZPIEGITURAK



Gaurkoan, gure munduaren eraldaketaren inguruan arituko naiz hizketan. Argi dago, mundua asko alatu dela eta aldatzen ari dela, hori frogatzeko iraganeko eta gaur eguneko argazkiak ikustea besterik ez dugu. Nire galdera hurrengoa da: hoberantz edo txarrerantz goaz?

Lehen:  





Orain:














Iraganean, basoak zeuden lekuetan, gaur egun eraikinak daude, mendiak zeuden tokietan, trenbideak daude, fauna eta flora ugaria zen tokietan gaur egun etxe horratzak daude... etab. Honelako adibide ugari jarri daiteke. Argi dago, gaur egungo gizartea, azpiegitura erraldoien gizartea dela. Estatu desberdinetako gobernuak izugarrizko dirutzak gastatzen dituzte   errepideak, trenbide erraldoiak, eraikinak.. etab. eraikitzen. Mundu osoa obretan dagoela dirudi eta une oro hautsa irentsi egiten dugu.
 
Azpiegiturez ari garenez, badago gaur egun Euskal Herrian, zer esan nahiko ematen ari den bat: AHT a hain zuzen ere, hau da, abiadura handiko trena. Gobernuaren hitzetan, tren hau mirari bat dela eta bizitza goitik behera aldatuko digun zerbait dela dirudi. Mesedez, ez ditzagun gauzak bere lekutik atera eta tren honen inguruko historia osoa kontatu beharra dago. AHT ak ez du natura kontuan hartu, eta ez du errespetatu. AHT ez da beste tren guztiak doazen trenbideetatik joango, berari egokitutako trenbideak egiten ari dira. Trenbide hauek mendietan barrena daude eta mendi asko desitxuratuaz nahiko ez eta mendi gehienak erditik zulatu dituzte tunelak egiteko, natura errespetatu gabe, gizarteak daukan gauzarik onena errespetatu gabe. Gainera, herritarrei ez digute gure iritzia ematen utzi proiketu honen aurrean.
 
Gai hauek, eskoletan landu beharrekoak direla uste dut. Umeei munduan horrelako proiektu txikitzaile asko daudela azaldu behar zaie eta beti ere alde guztiak emanez. Hau da, honelako gauzek ze alde on eta ze alde txar duten azalduz. Gure mundu polit honen inguruko hausnarketa bultzatu behar da ikasgeletan
 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario