Kaixo denoi!

lunes, 26 de noviembre de 2012

ENERGIA BERRIZTAGARRIA

Sarrera berri honetan, energiari buruz hitz egindo dut eta zehazki energia berriztagarrien inguruan arituko naiz hain zuzen ere. Lehendabizi energiaren definizioa emango dizuet: energia, metatu, garraiatu, aldatu, tranfesritu, kontserbatu, degradatu egin daitekeena da.

Badakigunez, energia ezinbesteko elemetua da gure bizitzetan eta gaur egun, energia iturririk gabe ezin izango ginen bizi. Iraganetik hona, asko aldatu da gure mundua eta gaur egun zorionez edota zoritxarrez, ezin gara horri barik bizi. Orain aztertuko dudan energia mota, energia berriztagarria da. Honi, energi-iturri garbiago eta merkeago berriei esaten zaie, hala nola: eolikoa, biomasa, eguzki energia, geotermikoa... etab. 

Honez gain, mundu honetako gauza guztiak bezala, energia berriztagarriak bere alde onak eta txarrak ditu. 

Abantailak:

- Energia garbia sortzen du.
- Ez du kutsatzen.
- Doakoa da.
 -Ez dira agortzen.
 - Autoktonoak dira.

Desabantailak:

- Azpiegitura asko behar dira.
- Azpiegitura horiek garestiak dira eta ez dute energia asko produzitzen. 


Ikusten da, energia berriztagarria aurrepauso handia izan dala energia produzitzerakoan. Energia ez- berriztagarriek ez bezala, hauek ez dute kutsatzen eta garbia da. Hala ere, energia berriztagarri lortzeko, esfortsu handia egin behar da batez ere azpiegiturak sortzerako orduan. Nahiz eta energia mota honek horrelako esfortsuak eskatu, nire ustez garrantzitsu da entitate publikoek dirua hemen inbertitzea eta energia mota hau bultzatzea. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario