Kaixo denoi!

viernes, 19 de octubre de 2012

ALDAKETA KLIMATIKOA

Sarrera honetan, ia mundu guztiaren ahotan darabilen kontzeptu baten inguruan hitz egingo dut: aldaketa klimatiko hain zuzen ere. Klima aldaketa, munduan edota eskualde batean gertatzen den klimaren aldaketa da. Aldaketa hau, lurraren barruko nahiz kanpoko prozesuez gain, gizakiak eraginda gerta daitezke. Aldaketa hauen ondorioz, berotegi efektu naturala gertatzen da.

Hau aspektu desberdinetan nabaritzen da:
   - Tenperatura igoera: honen ondorioz, mendietako izotza urtzen da eta itsas maila igotzen da. Eta eritasun tropikalak ere sakabanatzen dira.
   - Beste aspektu bat, prezipitazioak dira: aurreikuspen espezifikoek, urteko prezipitazioen gutxitzea iragartzen dute, udako hileetan batez ere. Hortaz, aldaketa klimatikoa Lehen Hezkuntzako geletan ondo azalztea komenigarria da gai serio honen inguruan, ikasleen jakinmina pizteko. Horretarako baliogarriak dira horrelako bideoak: Garrantzitsua da, eskoletan aldaketa klimatikoari buruzko hausnarketa sustatzea, kutsadura atmosferikoaren ondorioz sorturiko arazo globalak ezagutzea, aldaketa klimatikoaren inguruko hainbat kontzeptu ulertzea, arazo global honen jatorri nagusia gizakia dela ondorioztatzea, hau ekiditeko behar diren neurriak ezagutzea... etab.

No hay comentarios:

Publicar un comentario