Kaixo denoi!

domingo, 14 de octubre de 2012

BEROKUNTZA: ENERGIA KONTSUMITZAILE NAGUSIA

Gaurko sarrera honetan, ondoko gaiei buruz arituko naiz: energia motak, energia kontsumoa eta bere eraginak ( ingurumenekoak eta gizartekoak) eta energia aurrezteko moduak.Gai honek, klaseetan landu beharrekoak direla uste dut, eta horretarako, DBH 1 mailara egokituta dagoen proposamen didaktiko bat aurkeztuko dizuet, non hainbat jarduera agertzen diren.

 Helburu orokorra: Unitate honen helburu orokorra ikastetxeko berokuntza eta sanitate-ur beroaren sisteman energia aurreztea da eta aldi berean ikasleak energiaren aurrezpen eta eraginkortasunaren alde sentiberatzea. Hau Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etaparen hurrengo helburu orokorrarekin bat: "Jakintza eta esperientziaren hainbat alorretan problemak identifikatzeko eta ebazteko estrategiak lantzea, intuizioari eta arrazoibide logikoari dagozkien prozeduren bidez, estrategiak kontrastatuz eta jarraitu den prozeduraren gaineko gogoeta eginez". Helburu espezifikoak: Unitate didaktiko honen bidez hurrengo helburu espezifikoak lortu nahi dira:

    _ Termometro erabiltzen ikasi.
    _ Ikasgelako tenperatura eta tenperatura optimoa ezagutu eta, beraz, zenbateko energía aurrezten ahal den aurrezpen neurriak (ordutegi eta tenperaturaren erregulazioa) eta eraginkortasun neurriak (isolatzaileak...) sustatuz.
    _ Berokuntza sistema ezberdinak ezagutu, haien funtzionamendua eta bakoitzak duen ingurumen eragina.
    _ Berokuntza eta sanitate-ur beroaren sistemak energia kontsumoarekin erlazionatzea, eta, beraz, CO2 igortzearekin.
    _ Berokuntza eta sanitate-ur beroaren sistemetan energia aurrezpen eta eraginkortasun neurriak ezagutu. 1. saioa: Hasiera:
   - Berokuntza gaia sartuko da, etxebizitzetako energia kontsumitzaile nagusi gisa.
   - Berokuntza eta sanitate-ur beroaren sistema ezberdinak ezagutaraziko dira, bakoitzak erabiltzen duen energia mota eta dakarren ingurumen eragina, hala nola sistema pasiboak (etxebizitzen eraikuntza eta diseinuarekin erlazionatuak), berokuntzan energia aurreztea sustatzen dutenak (ikusi 1. eranskina).
   - Gainera, berokuntza eta sanitate-ur beroaren sistema CO2 igortzearekin erlazionatuko da, energia sorten duten energia iturri gehienek gas hau sortzen baitute, dakartzaten beste eraginekin batera.
   - Ikastetxean erabiltzen den berokuntza eta sanitate-ur beroaren sistema ezagutaraziko da. Baita ere, interesgarria litzateke ikustera joatea. Termometroaren aurkezpena: Irakasleek termometroa aurkeztuko dute, gune baten tenperatura ezagutzea ahalbidetzen duen tresna. Erabiltzen irakatsiko da eta ikasleek ulertu dutela ziurtatuko da. Tenperatura neurketen antolaketa Irakasleek ikasleei azalduko diete egin beharreko lana:
   - Tenperatura egunero neurtzea hilabetez edo hilabete eta erdiz (ikasle kopuruaren arabera). Ikasleak antolatuko dira, era alfabetikoan izan daiteke, egun bakoitzean haietako batek ikasgelako tenperatura bi ordu ezberdinetan neurtzeko, 09:00etan eta 11:30ean, eta gelan dagoen taulan idazteko (ikusi II. eranskina). 2. saioa: Zenbateko energía kontsumitzen da berokuntzan?
   - 4-5 pertsonako taldeak antolatuko dira, talde lanean aritzeko.
   - Irakasleek talde bakoitzari hauek emanen dizkiote:
   - Hilabete/hilabete eta erdiko aldian bildutako tenperaturen zerrenda (ikusi II. eranskina)
   - Ikastetxeko berokuntzaren kontsumo fakturak, aldi horretakoak.
   - Taldeetan osatzeko fitxak (III. eranskina).
   - Ikasleek taldeka osatuko dute fitxa (III. eranskina) eta gero datuak eta ondorioak komunean jarriko dira (ikusi IV. eranskina balizko ondorioak). Ikusi dugunez, ariketa desberdinak aurki ditzakegu, hemen aurkeztu ditudan edota beste hainbat gai lantzeko!

 www.crana.org/themed/crana/.../unitate_didaktikoa_3.pdf

No hay comentarios:

Publicar un comentario