Kaixo denoi!

lunes, 1 de octubre de 2012

Natur Zientziak Lehen Hezkuntzan

Hasteko, natura arloa eta lehen hezkuntzaren arteko harremana aztertuko dut. Euskal Autonomia Erkidegoko oinarrizko hezkuntzaren curriculumean, natura gizarte eta kultura ingurunearen ezagueraz ezagutzen da natur zientzien arloa.

 Lehenengo bi zikloetan, 5 ordu astean dedikatzen diote natura gizarte eta kultura ingurunearen ezaguerari eta 3.zikloan 4 ordu astean. Hemen, zazpi eduki multzo orokor bereizten dira ( gero zikloka ere hainbat eduki multzo zehazten dira):
    - Ingurunea eta hura iraunaraztea.
    - Izaki bizidunen aniztasuna.
    - Osasuna eta garapen pertsonala.
    - Pertsonak, kultura eta gizarte antolaketa.
    - Denboran zehar izandako aldaketak.
    - Materia eta energia.
    - Objektuak, makinak eta teknologiak.

 Hau da curriculum ofizialak dioena. Hemen ikusten da, ikasleek naturaren inguruko gauza eta informazio asko jasotzen dutela. Hala ere, nire ustez, informazio guzti hau garrantzitsua da, baina honez gain, saiatu behar gara ikasleengan natura babestu eta errespetatzeko nahi hori. Eta hau ez da egiten ezagutza batzuk helarazten. Ikaslea gehiago hurbildu behar da naturara, errealitatera, konturatzeko zelako ondare garrantzitsua daukagun gure inguruan. Horretarako, interesgarria izaten da, ikasleak txangoen bidez naturara hurbiltzea. Horren adibide gisa, bideo hau ikustea komeni da!

No hay comentarios:

Publicar un comentario